Desugerketa

Deskribapena:

Desugerketa prozesu kimiko eta/edo elektrolitikoa da non azido sendoen bidez orban, kutsatzaile inorganiko, soldadurako termo-kolorazio eta aluminio, kobre eta/edo burdinako aleazioen zepa bezalako gainazaleko ezpurutasunak kanporatzen dira.
Aleazioa eta produktua joaten den sektorearen arabera, bai bainu desugertzailearen osaketa bai erabil baldintzak zehazten duten arau desberdinak aplikatzen dira, horregatik, industria zehatzek bere arauak erabiltzen dituzte.

Ezarpenak:

Desugerketak ezarpen ezberdinak ditu. Batez ere gainazaletik kutsadura metalikoa kentzeko erabiltzen dela eta, bere erabilera mekanizazioan edo eskuztatzean sortutako akatsak desagertzeko, baita hurrengo tratamenduetarako piezak prestatzeko (elektroi-leunketa, pintura, zilarreztatzea ) oso interesgarria da industrian.

Irudia/Itxura:

Lortutako azalera aurrez emandakoa baino distiratsu gutxiagokoa da arrunki, elektroi-leunketaren tratamendua,non distira bultzatzen da, ez bezala.
Bizi gehiago edo gutxiagoko itxura satinatua eragiten du nahi bezala.