Kobreztatuak

Deskribapena:

Normalean metalen lehen estaldura gisa erabiltzen da, hurrengo estalketen ainguratze ona ematen eta sartzeko zailak diren eremuetan materiala babesten baitu. Korronteko dentsitate ezberdinetan distira ona eta berdinketa handia ematen duen prozesu bat da.

Ezarpenak:

Nikeleztatze-lana aurreko lehen urrats gisa eta tratamendu termiko bezalako prozesuez arloak babesteko erabiltzen da. Akabera bezala erabiltzen denean, lakatu behar izaten da bere herdoiltze azkarra saihesteko.

Irudia/Itxura:

Distira handia, oso berdintze ona eta harikortasun handia ditu ezaugarri.
Kobreztatze estandarrarekin batera, Mirvat-en Kobre zahartua izeneko bukaera ere egiten dugu. Zahartze behartua egiten da itxura oso berezkoa eskuratzeko, bukaera oso apaingarria lortuz, publizitate, etxeko hornidura eta burdinerietarako oso eskatua izanez.